2010/11/29

Punkarekin nahastuz

70 ko hamarkadan Ska Erresuma Batuko punkarekin nahastu zen, adbz garaiko "Sex Pistol's"-ekin, soinu azkarrago eta indartsuago bat lortuz. Ordutik aurrera ezagunagoa egin zen Europa osoan zehar zabalduz eta talde ugari sortuz. Talde hauek musika dantzagarria eta erritmotsua egiten zuten, ordura arte punk taldeetan erabiltzen ez ziren instrumentuei esker. Tronpeta, tronboia eta saxofoia hain zuzen. Instrumentu hauei esker abestiak biziagoak bihurtu ziren, kontzertuetako giroa dantzagarri bihurtuz.


Hona hemen nahasketa honen ondorioz, Italian sortu zen Banda Bassotti taldearen abestietako bat:

2010/11/24

Rude boy mugimendua

Gaurkoan Skak Rude Boy eta punk mugimenduekin izan zituen nahasteez arituko naiz.
Rude boy mugimendua, beltzen eskubideen eta Jamaikaren independentziaren alde egiten zuen, giza taldeari lotuta dago. Rude boy-ak ezagunak ziren euren eskubideak aldarrikatzeko erabiltzen zituzten metodo gogorrengatik eta batez ere,euren mezua zabaltzeko erabiltzen zuten musikagatik, “ska”.

Rude Boy mugimendu hau 70 ko hamarkadan Erresuma Batuko punkarekin nahastu zen, soinu azkarrago eta indartsuago bat lortuz. Ordutik aurrera ezagunagoa egin zen Europa osoan zehar zabalduz eta talde ugari sortuz. Talde hauek musika dantzagarria eta erritmotsua egiten zuten, ordura arte punk taldeetan erabiltzen ez ziren instrumentuei esker. Tronpeta, tronboia eta saxofoia hain zuzen. Instrumentu hauei esker abestiak biziagoak bihurtu ziren, kontzertuetako giroa dantzagarri bihurtuz.

2010/11/19

Senideen alde

Gaurkoan skalariok maite dugun musikaren senideetako bateri luzatu nahi diogu besoa, Reggae-ari hain zuzen. Ska eta Reggae-a biak jamaikan sortuak bata besteri esker garatu zen, eta egun ez dago dudarik biak musika paregabeak direla.


Reggae-ari dagokionez dudarik ez dago Bob Marley rastafaria dela honen adierazle nagusiena. Reggae-a Jamaikatik mundura zabaltzeko gai izan zen gizon umil honen pasoak jarraituz, skalariok ere mundura zabaldu behar dugu gure musika. Beraz gaurkoan egiten diogun omenaldiari esker espero dugu berak ere guri indarra ematea, hasi zuen bideari guk ere ekin al izateko.

2010/11/18

Lotsak alde batera utzi

Aspalditik Ska bereganatuta dugunon artean erreza izaten da kontzertu eta bestelako ekitaldietan Ska musikaz gozatzea. Badirudi, trompeta edo bestelako Ska instrumentuak entzuterakoan, gorputza saltoka hasten zaigula eta erritmoarekin batera guk ere ematen diogula. Askorentzat ordea, lotsagarria izaten da beste hainbat ezezagunen aurrean dantzatzen hastea, edo beste hainbatek dioten moduan Ska dantzatzeak golpeak hartzeko aukera baino ez da.  Beraz bata dela eta bestea ez dela, skaz gozatzeko aukera ez dute aprobetxatzen. 

Blog honen bitartez erakutsi nahi dugu lotsak eta konplexuak alde batera utzi behar direla, eta guztiok JO 'TA DANTZAN Skaz goxatzeko kapazak izango garela. Betagarri taldeak "Sweet Mary" abestian gai honen antzerako batez baliatzen da. Abestian azaltzen den Mary deitutako neskatilak iskutuan baino ez du Skaz disfrutatzen, baina azkenean lotsak alde batera utzita Skalari sutsua bilakatzen da. Hortaz, lotsak alde batera utzita, kalean, eskolan, kontzertuetan, antzokietan, eta abarretan, dantza dezagun SKA!!!!!



2010/11/17

Skalarien aro berria

Ska musikaren munduan guztiz ezaguna den "Skalariak " taldea proiektu berri batean murgilduta zebilela ezagutu genuen pasadan udan. Proiektu hori guztiok espero genuen diska berria izan beharrean, taldekide batzuk "Vendetta" ska taldea sortu zutela jakin genuen ordea, eta horrek batzuen animoak tristetu zituen.


Hasiera batean bazirudien talde berri honek "Skalariak" utzitako maila ez zuela lortuko, baina aurten argi erakutsi dutenez aurrekoek bezain musika dantzagarria egin al dute. Oraindik, "Skalariak" utzitako mailara heldu ezinean badabiltza ere, denborarekin eman dezaketen guztia erakutziko digute zihur, beraz lasai skalariok.

Juantxo Skalarik sortutako talde bikaina oinarritzat hartuta Vendettak bide zuzena aukeratu duela dirudi, dagoeneko kalean du bere lehen diska. Diskak taldearen izen bera du eta 2009. urtetik honako lanak biltzen ditu. Gainera, bertako zenbait abesti dagoeneko ezagunak egin dira gure herrietako jaietan, besteak beste "Egunero" izenburua duen "The Selecter" taldearen "Everyday" abestiaren bertsioa.

Argi dago "Skalariak" taldea osatzen zuten kide oiak proiektu berri hau aurrera ateratzeko gogoekin dabiltzala, beraz blog honen bitartez erakutsi nahi diegu, guk ere JO 'TA DANTZAN eurekin batera ekingo diogula.

Herrian sortua, Ze esatek taldeak gogor ekin dio SKAri!!!!

Badator bueltan Euskal Herri osoa dantzan jarri duen taldea. Bere 50 kontzertuko bira latzaren ostean 2009an bai EH-n baita Països Catalans-etan ere, lokomotora bueltan da inoiz baino egur gehiago emateko asmoz eta bere maitasuna Mirentxu Azkarateri deklaratzeko asmoz.

Diska berri batekin datoz, 13 abestiz osatua. Bertan 2009ko biran eskenatokiak astindu zituzten hitzez gain, beste sorpresa berriren bat ere aurkituko duzue. 

2010/11/16

Ska Jamaikatik mundura!!!!


Erne skalariok!! Gure "rude" musika Kingstonen, Jaimakan jaio zen 1950 ko hamarkadan. Gezurra badirudi ere guk bizirik mantentzen dugun sentimendu hori Jamaikatik gurera heltzeko kapaza izan zen, beraz guk ere Euskal Herritik mundu osora zabaltzeko gai zergaitik ez gara ba izango??


JO 'TA DANTZAN ematen badiogu lortuko dugu!!!!!


Jamaikar musikariak jazza eta rythm & bluesarekin esperimentuak egiten hasi ziren, eta azkenik reggae musikarekin fusionatuz, horrela sortu zuten Ska. Jakin badakigu, garai haietako Ska eta egungo erritmoak guztiz ezberdinak direla baina berdin dio.  Ska-k lehengusutzat hartu zituen Rock eta Punk-arekin gogor ekingo dio, reggae eta blusean onarritutako arbasoek hasi zuten bideari. 


http://www.youtube.com/watch?v=jO--GrvfnkA&translated=1