2010/11/24

Rude boy mugimendua

Gaurkoan Skak Rude Boy eta punk mugimenduekin izan zituen nahasteez arituko naiz.
Rude boy mugimendua, beltzen eskubideen eta Jamaikaren independentziaren alde egiten zuen, giza taldeari lotuta dago. Rude boy-ak ezagunak ziren euren eskubideak aldarrikatzeko erabiltzen zituzten metodo gogorrengatik eta batez ere,euren mezua zabaltzeko erabiltzen zuten musikagatik, “ska”.

Rude Boy mugimendu hau 70 ko hamarkadan Erresuma Batuko punkarekin nahastu zen, soinu azkarrago eta indartsuago bat lortuz. Ordutik aurrera ezagunagoa egin zen Europa osoan zehar zabalduz eta talde ugari sortuz. Talde hauek musika dantzagarria eta erritmotsua egiten zuten, ordura arte punk taldeetan erabiltzen ez ziren instrumentuei esker. Tronpeta, tronboia eta saxofoia hain zuzen. Instrumentu hauei esker abestiak biziagoak bihurtu ziren, kontzertuetako giroa dantzagarri bihurtuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario