Ska musikaren munduan guztiz ezaguna den "Skalariak " taldea proiektu berri batean murgilduta zebilela ezagutu genuen pasadan udan. Proiektu hori guztiok espero genuen diska berria izan beharrean, taldekide batzuk "Vendetta" ska taldea sortu zutela jakin genuen ordea, eta horrek batzuen animoak tristetu zituen.
Hasiera batean bazirudien talde berri honek "Skalariak" utzitako maila ez zuela lortuko, baina aurten argi erakutsi dutenez aurrekoek bezain musika dantzagarria egin al dute. Oraindik, "Skalariak" utzitako mailara heldu ezinean badabiltza ere, denborarekin eman dezaketen guztia erakutziko digute zihur, beraz lasai skalariok.Juantxo Skalarik sortutako talde bikaina oinarritzat hartuta Vendettak bide zuzena aukeratu duela dirudi, dagoeneko kalean du bere lehen diska. Diskak taldearen izen bera du eta 2009. urtetik honako lanak biltzen ditu. Gainera, bertako zenbait abesti dagoeneko ezagunak egin dira gure herrietako jaietan, besteak beste "Egunero" izenburua duen "The Selecter" taldearen "Everyday" abestiaren bertsioa.
Argi dago "Skalariak" taldea osatzen zuten kide oiak proiektu berri hau aurrera ateratzeko gogoekin dabiltzala, beraz blog honen bitartez erakutsi nahi diegu, guk ere JO 'TA DANTZAN eurekin batera ekingo diogula.
No hay comentarios:
Publicar un comentario